XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFINIZIOAK

Ondoren, aurrean duzun alean erabili diren oinarrizko hainbat kontzeptu azaltzen dira, emaitza taulak hobeto ulertarazteko .

ETXEBIZITZA

Etxebizitza gisa, eraiki, berritu, moldatu edota egokitua izan den eragatik, gizakiak bertan bizitzeko pentsatuta dagoen egitura itxi, berezi eta independientea, beste erabilera batzuetarako erabat auzendua ez dagoena ulertu ohi dugu; baina hauetan aparte, nahiz eta aurreko baldintzak osorik bete ez, errolda egiteko garaian benetan jendea bizi direneko eraikinak ere izan ditugu kontutan.

Kontzeptu honen barnean, alojamendu eta establezimendu kolektiboak ere sartzen ditugu.

ETXEBIZITZA FAMILIARRAK

Etxebizitza familiar gisa, eraiki, berritu, moldatu edo egokitua izan den moduagatik, gizaki bat edo gehiago bertan bizitzeko pentsatuta dagoen eraikuntza bateko edo ongi berezia dagoen egitura duen gela edo gela multzoa da, beste erabilera batzuetarako erabat zuzendua ez dagoena ulertu ohi dugu eta errolda datan ez da erabat beste eginkizunetarako erabiltzen.

Barruti horren zati bat beste erabilera batzuetarako erabil daiteke (mediku kontsulta, ileapaindegi, jostundegi, eta abar); dena dela, hasieran etxebizitza funtzioa betetzeko eraiki, baina errolda garaian beste erabilera batzuetan bakarrik erabiltzen diren barrutiak ez dira erroldan sartzen (bulego, tailer, biltegi eta abar).

Etxebizitza familiarrak Etxebizitza Erroldaren barnean sartzen dira, Errolda garaian: hutsik ala beterik egon arren.

Etxebizitza familiarrak, nagusi, bigarren mailako, okupatu gabe eta bestelako familia etxebizitzatan sailkatzen dira.

- Nagusiak:

Urte osoan edo ia osoan, gizaki batek edo gehiagok egoitza gisa erabili ohi dutena;